Hau Izarraitz Lanbide Heziketako Zur eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da. Blog honetan ondorengo edukiak argitaratuko dira: Zur eta Altzarigintza eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak. Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza ere bai. Besterik gabe...GOZATU !!
2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea
CADWORK IKASTAROA
CADWORK IKASTAROA
Otsailean, Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintzako
irakasleek, Gernikako Barrutialde institutuko eta Gasteizko Eraikuntza
institutuko irakasleekin batera, Cadwork
programaren formazioa jaso dugu.
Cadwork 3D
CAD/CAMa liderra da zur-egituretarako
enpresetan. Programa honek, Diseinuak 3D-n
egiteko aukera ematen digu eta beste gauza batzuen artean fabrikaziorako
zerrendak eta planoak atera eta ZKM makinari datu hauek esportatzeko aukera
ematen digu.
2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna
EGURRAK BADU ETORKIZUNA !!!
Berriz ere gaituzue zuekin 2014/2015 ikasturte hasiera honetan egiten ditugun gauzen berri emanez ...
Pasa den ikasturte bukaeran, Urola ikastolako lanbide heziketako zur eta altzarigintza mintegia Italian egon zen egurrezko egituren eta etxeei buruzko ikastaro bat egiten. Hemen duzue horri buruzko erreportaia. Klikatu ondorengo loturan ...
http://www.madera-sostenible.com/madera/sostenible/index/pag/Opinion/tip/articulo/pagid/4147
Pasa den ikasturte bukaeran, Urola ikastolako lanbide heziketako zur eta altzarigintza mintegia Italian egon zen egurrezko egituren eta etxeei buruzko ikastaro bat egiten. Hemen duzue horri buruzko erreportaia. Klikatu ondorengo loturan ...
http://www.madera-sostenible.com/madera/sostenible/index/pag/Opinion/tip/articulo/pagid/4147
2015(e)ko irailaren 19(a), larunbata
Lantokiko Prestakuntzako XXI. Ekitaldia !!!
Euskal enpresarien konfederazioak (ConfeBask) antolatuta, Urola ikastolako Zur eta altzarigintza mintegia Bilboko Euskalduna jauregian izan da. Lantoki Prestakuntzako eta Ikas-Ekinezko programako (Hezibi) bigarren promozioko ikasleen diplomak jasotzen egon gara.
Ikasturte
honetan emaitzak oso onak izan direla esan dute ConfeBaskekoek. Zenbait datu
ere eman dituzte: partaide izan diren ikasleen artean,39 eguneko epean
lanpostua aurkitu dutela, esan dute besteak beste.
Ondoren Albert Boschek hitzaldia eman du, ikasleek agintarien eskutik
diplomak jaso dituzte eta “lunch”a izan dugu.
Dena oso giro onean igaro da eta ikasleak pozik irten dira jardunalditik.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)