Hau Izarraitz Lanbide Heziketako Zur eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da. Blog honetan ondorengo edukiak argitaratuko dira: Zur eta Altzarigintza eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak. Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza ere bai. Besterik gabe...GOZATU !!
2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna
GOI MAILAKO IKASLEEN LAN BATZUK ETA 3D INPRESORA MARTXAN !!
Dakizuen bezala Diseinu eta Altzari hornikuntza goi mailako zikloa eskeintzen du Izarraitz Lanbide Heziketak. Arratsaldez, eskeintza partzialean, 17:00 etatik 21:00 etara.
Ikasturte honetan berrikuntza iritsi da mintegira, 3D inpresora. Eta badabiltza ikasleak prototipoekin lanean. Ikusgai dituzue lan batzuk.
2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena
TINY HOUSE PROIEKTUA ABIAN DA !!
Heldu da Izarraitz Lanbide Heziketaren parteartzea proiektu honetan. Zur eta Altzarigintza mintegiak Tiny House .aren kanpoaldea egingo du. Proiektu hau Arotzeria eta Altzarigintza zikloko 2.mailako ikasleek burutuko dute.
2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea
WOODTEKTURA PROIEKTUAREN AURREALDEAREN AMAIERA LANAK !!
Amaitu dute ikasleek Etxearen aurrealde aireztatua. Pieza guztiak Zenbaki kontrol bidezko makinaz mekanizatu dituzte eta ondoren instalazioa burutu da. Materiala Legorretako Prodema enpresak ekoiztu digu, fatxadetarako berezia. Ikasleei eskerrak eman beharrean gaude zurgintza mintegia, egin duten lan eta esfortzuagatik, millesker. Eta zorionak eginiko lan guztiagatik !!
2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena
KUTXA SARIAK 42. EDIZIOA !!
Gure ikasle Jurgi Urangak Kutxa saria jaso du Donostian.
Dualeko nota altuena kontutan artu da Gipuzkoa mailan instalazioa eta altzari hornikuntza arloan. Zorionak Jurgi !!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)