Gaur Arotzeria eta Altzarigintzkao irakasle eta ikasleak Zarautzeko Carpintería Zulaikan izan gara bisitan. Gustora hartu gintuen enpresako jabea den Jose Ignacio Zulaikak.
Egurrezko egituren diseinu eta fabrikazioa nola egiten duten erakutsi digute bertan.
Egituren diseinurako CAD programarik aurreratuenak erabiltzen dituzte Zulaikan.
Bertan egiten diren siseinuak gero fabrikatu egiten dira. Horretarako makineriarik moderno eta sofistikatuena erabiltzen dute.
Gure ikasleak oso gustura egon dira bisitan, eta interes haundia erakutsi dute. Egurraren etorkizunetako zutabeetako bat izango da estrukturen eraikuntza, dudarik gabe. Formakuntzan eta enpresekiko harremanean beste pauso bat eman dugu gaur, dudarik gabe.

Hau Izarraitz Lanbide Heziketako Zur eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da. Blog honetan ondorengo edukiak argitaratuko dira: Zur eta Altzarigintza eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak. Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza ere bai. Besterik gabe...GOZATU !!
2013(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea
2013(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena
XABIER MUNIBEKOAK BISITAN
Maiatzaren 16-an Xabier Munibeko 4 mailako ikasleak izan genituen bisitan gure tailerrean. Bertako instazio guztiak ikusi ondoren, irakaslearen laguntzarekin aulkitxo bat egin zuten tailerrean, unean bertan.
Urolak Arotzeria eta Altzarigintzak zein ikasketa eskeintzen dituen azaldu zitzaien, eta baita bertan ikasleek egiten dituzten lanak erakutsi ere. Orokorrean oso gustora gelditu ziren bisitarekin. Datorren ikasturtean norbait gurera etortzen bada, ongietorria izango da!!!
Urolak Arotzeria eta Altzarigintzak zein ikasketa eskeintzen dituen azaldu zitzaien, eta baita bertan ikasleek egiten dituzten lanak erakutsi ere. Orokorrean oso gustora gelditu ziren bisitarekin. Datorren ikasturtean norbait gurera etortzen bada, ongietorria izango da!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)