Gaur Arotzeria eta Altzarigintzkao irakasle eta ikasleak Zarautzeko Carpintería Zulaikan izan gara bisitan. Gustora hartu gintuen enpresako jabea den Jose Ignacio Zulaikak.
Egurrezko egituren diseinu eta fabrikazioa nola egiten duten erakutsi digute bertan.
Egituren diseinurako CAD programarik aurreratuenak erabiltzen dituzte Zulaikan.
Bertan egiten diren siseinuak gero fabrikatu egiten dira. Horretarako makineriarik moderno eta sofistikatuena erabiltzen dute.
Gure ikasleak oso gustura egon dira bisitan, eta interes haundia erakutsi dute. Egurraren etorkizunetako zutabeetako bat izango da estrukturen eraikuntza, dudarik gabe. Formakuntzan eta enpresekiko harremanean beste pauso bat eman dugu gaur, dudarik gabe.

Hau Izarraitz Lanbide Heziketako Zur eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da. Blog honetan ondorengo edukiak argitaratuko dira: Zur eta Altzarigintza eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak. Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza ere bai. Besterik gabe...GOZATU !!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.