2013ko Abenduan Zur eta Altzarigintza mintegiko 1go eta 2. ikasturteko ikasle zein irakasle, Azpeitiko Larrañaga Zerrategian egiten duten lanaren prozesua ikusten egon ginen. Larrañaga zerrategia Euskadiko zerrategi handienetakoa da eta bertan batez ere Insignis pinua edo Radiata pinua lantzen dute. Zuraren lehenengo transformazio sektoreko prozesu guztia lantzen dute. Pinudi batera joan eta zuhaitzak moztu, garbitu eta klasifikatzen dituzte. Prozesu honen ondorioz sortutako enborrak Azpeitian duten egoitzara eramaten dituzte bertan hauek hobeto landu ahal izateko.
Enborrak prest
daudenean tabloietan bihurtzeko zerratu eta klasifikatu egiten dituzte bertan. Lehortzen
uzten dituzte hezetasun egokia hartu arte eta gero prest daude edozein arotzek
bere lanetan erabiltzeko.
Urola ikastolako
ikasleak, ikusi eta ikasi zutenarekin
oso gustora azaldu ziren. Bertan ikusi baitzuten zein den zuraren prozesua gure
eskutara iritsi arte. Gero ikasleak tabloi horiekin zenbait eraikuntza eta
altzari egiten dituzte eta bai fabrikaziorako bai instalaziorako erabiltzen
dituzte. Asmatu genun.
Argazki gehiago
Argazki gehiago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.