2014(e)ko maiatzaren 3(a), larunbata

Eibar-ko PCPI-ko ikasleak etorri dira Arotzeria eta Altzarigintzara bisitan.

Apirilean, Eibar-ko PCPI-ko ikasleak etorri dira gure instalazioak ikustera. 
Bertan egon dira eraikuntza eta instalazio guztiak ikusten. Bi orduko bisitaren ondoren bueltatu dira Eibarrera.
PCPI-ko ikasleek tailerra eta gelak ikusi dituzte, eta bertan ze ikasi ahal duten azaldu zaie. Horretaz gain,   etorkizuenean egin daitezkeen proiektuetaz hitzegin da, Eibarko PCPI eta Urolako Arotzeria eta Altzarigintza Mintegiarean arteko kolaborazio proiektuetaz.
Urola ikastolako Arotzeria eta Altzarigintzako mintegiak sendo dihardu inguruko enpresa, ikastetxe eta gainontzeko erakunde publiko naiz pribatuekin etengabeko harremanak sortu eta garatzeko apustuan.


2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

LARRAÑAGA zerrategira bisitan


2013ko Abenduan Zur eta Altzarigintza mintegiko 1go eta 2. ikasturteko ikasle zein irakasle, Azpeitiko Larrañaga Zerrategian egiten duten lanaren prozesua ikusten egon ginen. Larrañaga zerrategia Euskadiko zerrategi handienetakoa da eta bertan batez ere Insignis pinua edo Radiata pinua lantzen dute. Zuraren lehenengo transformazio sektoreko prozesu guztia lantzen dute. Pinudi batera joan eta zuhaitzak moztu, garbitu eta klasifikatzen dituzte. Prozesu honen ondorioz sortutako enborrak Azpeitian duten egoitzara eramaten dituzte bertan hauek hobeto landu ahal izateko. 





Enborrak prest daudenean tabloietan bihurtzeko zerratu eta klasifikatu egiten dituzte bertan. Lehortzen uzten dituzte hezetasun egokia hartu arte eta gero prest daude edozein arotzek bere lanetan erabiltzeko. 




Urola ikastolako ikasleak,  ikusi eta ikasi zutenarekin oso gustora azaldu ziren. Bertan ikusi baitzuten zein den zuraren prozesua gure eskutara iritsi arte. Gero ikasleak tabloi horiekin zenbait eraikuntza eta altzari egiten dituzte eta bai fabrikaziorako bai instalaziorako erabiltzen dituzte. Asmatu genun.

Argazki gehiago