Lehenengo saria irabazi du Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle
batek Irun hiriko proiektuen lehiaketan. Zurgintzari lotutako proiektuak
aurkeztu behar ziren lehiaketara eta Jurgi Uranga ikaslearen lana izan da onena
CadWork programarekin egindako proiektuen atalean. Ezkioko Igartubeiti baserriaren
egitura aurkeztu du Jurgik lehiaketara eta erakutsi du zuztarrak ahaztu gabe egin
daitekeela aurrera zuraren teknologian. Bejondeizula Jurgi eta zorionak
Izarraitz Lanbide Heziketako irakasle, langile eta, noski, ikasleen partez.
Zuek egiten duzue gure eskola handi.

Hau Izarraitz Lanbide Heziketako Zur eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da. Blog honetan ondorengo edukiak argitaratuko dira: Zur eta Altzarigintza eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak. Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza ere bai. Besterik gabe...GOZATU !!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.