2013(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena

Inguruko enpresekin harremanetan hasi gara, HEZIBI programa sartzeko.

Eusko Jaurlaritzak iaz ateratako programa dat da HEZIBI, alternantziako Lanbide Heziketa. Bertan, ikasleek lana eta ikasketak uztartzen dituzte. Ikastetxean ordu kopuru bat egoten dira, eta beste ordu batzuk enpresetan, esperientzia hartuz eta dirua irabaziz gainera. Horrela, Heziketa Zikloari lotutako tituloa lortzen dute, enpresan eta ikastetxean garatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari esker.
Ikasleek enpresarekin lan-harremana du , eta aldi berean Lanbide Heziketako zentruarekin ere bai.

 

Ikasleentzako aukera bikaina dela ikusita, Arotzeria eta Altzarigintza mintegia eskualdeko enpresekin harremanetan jarri da, programa honen berri emanez eta bertan parte hartzera gonbidatuz. Ikasleak kontratu berezi honekin hartzen dituzten enpresentzako ere onurak ekartzen ditu programa honek.

Honela, datorren ikasturterako HEZIBI programa martxan jartzea espero da Arotzeria eta Altzarigintza mintegian, gure ikasleei formakuntza aukera aparta emanez. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure iritzia.