Espainia mailan egin den lehiaketa bat da ' La Cadena de la Innovación'. Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek hartu dezakete parte bertan, gehienez 5 ikaslez osatutako taldeetan, irakasle baten gidaritzapean. Bere helburua ikasleak proiektu berritzaileen sortze,garatze eta kudeaketan trebatzea da.Honetaz gain, talde-lanean trebatu eta gaur egungo gizarte arazoen aurrean sentsibilizatzea du xede.
Aurten aurkeztu beharreko lana zera izan da: proiektu berritzaile bat, hirugarren adinekoen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duena.
Zurgintza eta Altzarigintza mintegiak parte hartu du bertan, 2 proiektu aurkeztuz gainera. Orain aurkeztu diren lan onenen hautatze bat egin da, eta bertan aurkeztutako 2 proiektuak hautatuak izan dira.
Informazio gehiago
Orain epaimahaiak proiekturik onena saritu beharko du. Baina horretaz gain bada beste sari bat ere: publikoaren botoena hain zuzen ere. Horregatik, eta zure botoa garrantzitsua delako, ondorengo helbidera sartu eta botoa ematera gonbidatzen zaitugu:
1. Hemen sartu
http://www.lacadenadelainnovacion.com/votacion
2. Urola Ikastolako proiektuak lokalizatu ( 2 daude, boto kopuruaren arabera ordenatuta)
3. 'Vota este proyecto' klik
4. Klik egin 'he leído y aceptado las condiciones' kasillan, gero emaila
idatzi (ordena horretan egitea garrantzitsua) eta 'enviar'
5. Emaila ireki. Han daukagun mezua zabaldu eta hango loturan klik egin. Agertzen den orrialdean 'Confirmar' klikatu
6. Urola ikastolako beste proiektua aurkitu, eta aurreko pauso guztiak errepikatu.
ESKERRIKASKO ZURE LAGUNTZAGATIK

Hau Izarraitz Lanbide Heziketako Zur eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da. Blog honetan ondorengo edukiak argitaratuko dira: Zur eta Altzarigintza eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak. Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza ere bai. Besterik gabe...GOZATU !!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.