Indarrean hasi dugu 2014/2015 ikasturte hau. Aurten, 2.mailako ikasleek Fabrikazio zikloa bukatuko dute eta bertan beste hainbat gauzen artean 3 ardazdun makina baten bidez zenbaki kontrolez programatzen eta mekanizatzen ikasiko dute, zehazki fresatzailearekin. Ikasleek ahalik eta maila altuena lortzeko, irailean, Urola ikastolako Zur Mintegiko irakasleek ikastaro bat egin dugu, gure prestakuntza hobetuz eta era berean ikasleek teknologia berrienekin lan egiteko aukera izan dezaten.
Hemen duzue Zenbakizko kontroleko makinaren bideo bat adibide gisa.
ALPHACAM IKASTAROA
Prestakuntza saio hau, Zur
eta Altzarigintzako irakasleek Gernikako Barrutialde institutuko irakasleekin
batera egin genuen. Ikastaroa, Zenbaki Kontroleko makinen erabilpenerako,
diseinatzeko eta programatzeko erabiltzen den software bati zuzendua izan zen,
Alphacam. Programa hau zuraren industrian gehien erabiltzen denetako bat da eta
aurreratuenetakoa, 3 eta 5 ardazdun makinen erabilpenerako oso baliagarria.
ELKOR ENPRESARA IRTEERA
Azaroan Zur eta Altzarigintzako ikasleekin Zumaiako Elkor enpresan egon
gara erakusketa batean. Elkor.ek, gaur egun egurrerako dauden makina erreminta
aurreratuenen banaketa eta muntaiak egiten ditu. Zumaian dituzte beraien instalakuntzak
eta bertan erakusketak, prestakuntza saioak eta makinen erabilpena azaltzen
dituzte. Material berriekin erabiltzen dituzten erreminten azalpena ere egin
ziguten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.