2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

EGOIN enpresan eginiko bisita eta argazkiak !!

Lehenik diseinu instalazioak ikusi ditugu eta bertan nola lan egiten duten azaldu digute. 2. mailako ikasleek, beraiek klasean erabiltzen duten diseinu programarekin enpresan nola lan egiten den ikusi dute.



Ondoren, fabrikazio gunera joan gera eta bertan zura lantzeko makinak lanean ikusi ditugu eta egurra ZKM (CNC) bidez nola mekanizatzen duten.

 

 









Diseinatu eta mekanizatu ondoren muntaketa nabea eta biltegia ikusi ditugu. Bertan moduluak prestatzen dituzte ondoren kamioietan eraman eta obran muntatzeko. Horrela, fabrikazio-muntaia epea oso txikia izatea lortzen da, eraikuntza "tradizionalean" baino epe dezente motzagoak lortuz.



Zurezko eraikuntzak fabrikatzeko prozesu guztia ikusi dugu; Cadwork programarekin diseinatu, Ondoren ZKM.an mekanizatu eta instalatzea ahalbideratzen duen prozesu osoa.
Oso interesgarria izan da bisita hau, Urola Ikastolan erakusten diren Zur eta Altzarigintzako bi zikloekin zerikusi handia baitu enpresa honek, "Arotzeria eta altzarigintza" eta "instalazioa eta altzari hornikuntza" zikloak hain zuzen ere. Bertan guk erabiltzen ditugun Cad/Cam programak erabiltzen dira, bai diseinuan eta baita fabrikazioan ere.
Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegian apustu handia egiten ari gera gure ikasleak azken teknologia aurreratuenekin prestatuta atera daitezen lan mundura. Aurreko ikasturtean Zenbaki Kontrol Makina (CNC) martxan jarri genuen eta Alphacam programa ere ezarri genion, Fresagailu mekanizaziorako "punta-puntan" dagoen diseinu programa. Aurtengo ikasturtean berriz, Zurezko egituren diseinurako munduan aitzindaria den programa ezarri dugu, Cadwork programa alegia. Horretarako gela berria  atondu dugu eta aurreko ikasturtean bezala, aurtengoan ere irakasleak aurretik ongi formatu gera ikastaroen bidez, adibidez iraila hasieran egindako "Cadwork maila aurreratua" ikastaroan. Dagoeneko ikasleak Cadwork programarekin lanean dabiltza.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi zure iritzia.