LANBIDE IKASTAROEN ESKAINTZA
Azaroa, Abendua, Urtarrila eta Otsaila
bitartean, Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza Mintegiaren eskutik
formakuntza saioak eskainiko dira, ondorengo ikastaroekin profesionaltasun
agiriak lortzeko aukera egongo delarik:
AROTZERIAKO
ELEMENTUEN INSTALAZIOA, Abenduak 19tik Otsailak 8ra
AROTZERIAKO
ETA ALTZARIGINTZAKO LANAK, Azaroak 11tik Abenduak 12ra
IRAKASLEEN
ETENGABEKO HOBEKUNTZA
Passivhaus
Hermetikotasuna
Azkoitiko Zur eta Altzarigintza Mintegiko
formakuntza planaren barnean, PASSIVHAUS
HERMETIKOTASUN ikastaroa egingo da Abenduan.
Passivhaus estandarra, edozein diseinu
estilo arkitektonikori, eraikuntza edo materiali aplikatu diezaiokegun
kontzeptu energetiko bat da. Beronekin, energia kontsumoa minimizatzen da
neurri pasiboei eta estandar honek dauzkan ezaugarri teknikoei esker.
20urte baino gehiago pasa dira Passivhaus
teknologia erabiliz egin zen lehen etxearen eraikuntzatik, harrezkero milaka
etxe fabrikatu dira Europa, AEB naiz Japonian eta dagoeneko egiaztatuta geratu
da metodo honekin energia kontsumo minimoak eta etxean bizi direnen erosotasun
handiak lortzen direla.
Horrela kurtsoak ondorengo banaketa izango
du:
- 1go egunean: PASSIVHAUS ESTANDARRAREN
OINARRIZKO KURTSOA
- 2go egunean: HERMETIKOTASUN KURTSO
AURRERATUA
- 3go egunean: HERMETIKOTASUN TAILER
PRAKTIKOA
Beste behin ere Azkoitiko Zur eta
Altzarigintza mintegitik apustu garbia egiten da jasangarritasuna eta
innobazioarekiko. Etorkizunera begira erreferente izango diren teknologiak
jasotzen dituzten zikoak eskaintzeko helburuz.
Passivhaus, Etxe pasibo baten irudia, Erronkari,
Nafarroa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.