WOODTEKTURA PROIEKTUA
Woodtektura, 2016ko martxoan Cluster
Habic-ek martxan jarritako proiektu innobatzaile bat da. Habic, Euskadiko zur
diseinu eta ekipamenduaren klusterra delarik. Bertako parte da Urola Ikastolako
Zur eta Altzarigintza mintegia eta zuraren sektoreko enpresa garrantzitsuenak
ere klusterrean sartuta daude. Sektorearen konpetitibitatea nahiz garai berrietarako transformazioa
aurrera eramatea ditu helburu.
Une honetan Woodtektura proiektuaren parte
gara:
- Donostiako Arkitektura eskola (ETSASS UPV/EHU)
- Urola Azkoitia-Azpeitia Ikastolako Zur eta altzarigintza mintegia
- Cluster HABIC
Aurrerago, fabrikazio fasea hasten denean zur eta
altzarigintza sektoreko enpresa desberdinek parte hartuko dute.
Proiektu amankomun bat egitea da helburua, Arkitektura
eskolako 4.kurtsoko ikasleen eta Zur eta Altzarigintza zikloko 2.kurtsoko
ikasleen artean. Lehenik diseinatu eta ondoren fabrikatu, eraiki eta instalatuz
2016-17 kurtsoan zehar. DESIGN&MAKE zurean.
PROIEKTUAREN
PROPOSAMENA:
INDUSTRIALIZATURIKO INGURUNE BATEAN, ETXE JASANGARRI
MODULU BATEN PROTOTIPO BAT ERAIKITZEA
Eskala errealean, 25-30m2-ko etxebizitza jasangarri
bat eraikitzea, espazio edo eraikuntza industrial bat eraberrituz, produkzio
sistema industrializatu bat sortuz, ezaugarri beretsuko beste edozein lekutara
esportagarria dena.
Fabrikazio eta eraikuntza prozesua Urola Ikastolako
Azkoitiko eraikinean egingo da.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi zure iritzia.