2013(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

Urola Ikastolakoak bisitan.

Azpeitiko Urola Ikastolako ikasleak etorri dira gaur Azkoitiko eraikinera. Batzuk dibertsifikaziokoak, eta besteak DBH 4 mailakoak.


Bertan Arotzeria era Altzarigintzan zer egiten den azaldu diegu, eta bertako gelak eta tailerra erakutsi. Banketa bat ere momentu batean egin die tailerreko irakasle Rafa Belokik, bisitara etorri diren ikasleek ere parte hartu dutelarik.



Gero Mekanikara joan dira ikasleak, han zer egiten duten ikusteko, eta ondoren pintxo eder batzuk dastatzera joan dira giro onean.
ONGIETORRIAK izango dira urrengo urtean bertara etortzen diren ikasle gustiak. ANIMATU!!!

2013(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

LOGOS empresarekin harremanak

LOGOS empresarekin harremanak hasi ditu Arotzeria eta Altzarigintza Mintegiak.


Sukaldeak egiten dituen enpresa bat da Logos, Zaldibian kokatuta dagoena.

Harremanak hasi dira Logos enpresako arduradunekin, eta aurrerantzean elkarrekin proiektuak eta harremanak gauzatzeko interesa azaldu digute: Ikasleak bertan praktikak eta HEZIBI programa gauzatzearena, etengabeko kontaktua beraien langile kualifikatuekin, materiala ere eskeini digute...

Dudarik gabe oso albiste ona da Arotzeria eta Altzarigintza Mintegiarentzat, eta baita bertako ikasleentzat ere noski.
Beste behin pauso haundiak ematen ari gara Lanbide Heziketa eta enpresen arteko harreman eta kolaborazioetan.

2013(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena

Inguruko enpresekin harremanetan hasi gara, HEZIBI programa sartzeko.

Eusko Jaurlaritzak iaz ateratako programa dat da HEZIBI, alternantziako Lanbide Heziketa. Bertan, ikasleek lana eta ikasketak uztartzen dituzte. Ikastetxean ordu kopuru bat egoten dira, eta beste ordu batzuk enpresetan, esperientzia hartuz eta dirua irabaziz gainera. Horrela, Heziketa Zikloari lotutako tituloa lortzen dute, enpresan eta ikastetxean garatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari esker.
Ikasleek enpresarekin lan-harremana du , eta aldi berean Lanbide Heziketako zentruarekin ere bai.

 

Ikasleentzako aukera bikaina dela ikusita, Arotzeria eta Altzarigintza mintegia eskualdeko enpresekin harremanetan jarri da, programa honen berri emanez eta bertan parte hartzera gonbidatuz. Ikasleak kontratu berezi honekin hartzen dituzten enpresentzako ere onurak ekartzen ditu programa honek.

Honela, datorren ikasturterako HEZIBI programa martxan jartzea espero da Arotzeria eta Altzarigintza mintegian, gure ikasleei formakuntza aukera aparta emanez. 

Eibar-ko PCPI-ko ikasleak etorri dira Arotzeria eta Altzarigintzara bisitan.

Gaur asteazkena, Apirilak 17, Eibar-ko PCPI-ko ikasleak etorri dira gure instalazioak ikustera. 
Bertan egon dira eraikuntza eta instalazio guztiak ikusten. Bi orduko bisitaren ondoren bueltatu dira Eibarrera.
PCPI-ko ikasleek tailerra eta gelak ikusi dituzte, eta bertan ze ikasi ahal duten azaldu zaie. Horretaz gain,   etorkizuenean egin daitezkeen proiektuetaz hitzegin da, Eibarko PCPI eta Urolako Arotzeria eta Altzarigintza Mintegiarean arteko kolaborazio proiektuetaz.
Urola ikastolako Arotzeria eta Altzarigintzako mintegiak sendo dihardu inguruko enpresa, ikastetxe eta gainontzeko erakunde publiko naiz pribatuekin etengabeko harremanak sortu eta garatzeko apustuan.

2013(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

'LA CADENA DE LA INNOVACIÓN' Espainia mailako lehiaketan hautatuak izan dira gure proiektuak.

Espainia mailan egin den lehiaketa bat da ' La Cadena de la Innovación'. Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek hartu dezakete parte bertan, gehienez 5 ikaslez osatutako taldeetan, irakasle baten gidaritzapean. Bere helburua ikasleak proiektu berritzaileen sortze,garatze eta kudeaketan trebatzea da.Honetaz gain, talde-lanean trebatu eta gaur egungo gizarte arazoen aurrean sentsibilizatzea du xede.
Aurten aurkeztu beharreko lana zera izan da: proiektu berritzaile bat, hirugarren adinekoen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duena.
Zurgintza eta Altzarigintza mintegiak parte hartu du bertan, 2 proiektu aurkeztuz gainera. Orain aurkeztu diren lan onenen hautatze bat egin da, eta bertan aurkeztutako 2 proiektuak hautatuak izan dira.
Informazio gehiago





Orain epaimahaiak proiekturik onena saritu beharko du. Baina horretaz gain bada beste sari bat ere: publikoaren botoena hain zuzen ere. Horregatik, eta zure botoa garrantzitsua delako, ondorengo helbidera sartu eta botoa ematera gonbidatzen zaitugu:


1. Hemen sartu
http://www.lacadenadelainnovacion.com/votacion

2. Urola Ikastolako proiektuak lokalizatu ( 2 daude, boto kopuruaren arabera ordenatuta)

3. 'Vota este proyecto' klik

4. Klik egin 'he leído y aceptado las condiciones' kasillan, gero emaila idatzi (ordena horretan egitea garrantzitsua) eta 'enviar'

5. Emaila ireki. Han daukagun mezua zabaldu eta hango loturan klik egin. Agertzen den orrialdean 'Confirmar' klikatu

6. Urola ikastolako beste proiektua aurkitu, eta aurreko pauso guztiak errepikatu.

ESKERRIKASKO ZURE LAGUNTZAGATIK

Hau Urola Ikastolako Zurgintza eta Altzarigintza Mintegiaren Blog-a da.

Hau Urola Ikastolako Zurgintza eta Altzarigintzako Mintegiaren Bloga da.
Gaurtik aurrera blog honetan argitaratuko dira ondorengo edukiak:

  • Zurgintza eta Altzarigintza, eta orokorrean egurraren inguruan iristen zaizkigun albisterik garrantzitsuenak
  • Gure mintegian egiten diren ekintza guztiak
  • Interesgarriak iruditzen zaizkigun beste hainbat gauza 
Interesgarria irudituko zaizulakoan gaude; eskertuko genituzke zuen komentarioak zerbait zuzena ez bada, aldatzea nahiko bazenute, publikatzea nahiko bazenute, zerbait ondo dagoela esateko... komentario guztiak ongietorriak izango dira.
Besterik gabe...GOZATU