2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

Lankidetza Izarraitz Lanbide Heziketa eta Igartubeiti museoaren artean !!


Gure mintegiak Igartubeiti museora egin du irteera bat. Bertan Dolarearen maketa bat egingo genieken komentatu digute. Ikasleek Igartubeiti baserria diseinatu dute Cadwork 3D programaren bidez eta dolarearen maketa bat egin da eskalara. Bideo honetan duzue ikusgai ikasleen lana.

2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

MAIATZAK 15 ATE IREKIAK !! ANIMATU ETA IKUSI GURE INSTALAZIOAK !!

Maiatzak 15. ean berriz ere ate irekiak izango ditugu Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan. Bertaratu eta ikusi gure instalazioak. Hemen dituzue zurgintzako hiru zikloen informazio, bideo eta argazkiak ondoko loturetan, baita Izarraitz Lanbide Heziketako ate irekien bideo orokorra ere.


http://www.izarraitz.eus/portfolio/arotzeria-eta-altzarigintza-2/ 


 

2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

Tiny House lanak bukatuta !!

 Zur eta Altzarigintza mintegiko ikasleek bukatu dituzte beraien lanak proiektu honetan. Orain Gasteizko Eraiken institutuari dagokio lanekin jarraitzea. Eskerrak ikasleei egin duten esfortzuagatik proiektu hau aurrera eramateko. Zorionak !!
 





2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

GOI MAILAKO IKASLEEN LAN BATZUK ETA 3D INPRESORA MARTXAN !!


Dakizuen bezala Diseinu eta Altzari hornikuntza goi mailako zikloa eskeintzen du Izarraitz Lanbide Heziketak. Arratsaldez, eskeintza partzialean, 17:00 etatik 21:00 etara.
Ikasturte honetan berrikuntza iritsi da mintegira, 3D inpresora. Eta badabiltza ikasleak prototipoekin lanean. Ikusgai dituzue lan batzuk.





2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

TINY HOUSE PROIEKTUA ABIAN DA !!

Heldu da Izarraitz Lanbide Heziketaren parteartzea proiektu honetan. Zur eta Altzarigintza mintegiak Tiny House .aren kanpoaldea egingo du. Proiektu hau Arotzeria eta Altzarigintza zikloko 2.mailako ikasleek burutuko dute.






2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea

WOODTEKTURA PROIEKTUAREN AURREALDEAREN AMAIERA LANAK !!

Amaitu dute ikasleek Etxearen aurrealde aireztatua. Pieza guztiak Zenbaki kontrol bidezko makinaz mekanizatu dituzte eta ondoren instalazioa burutu da. Materiala Legorretako Prodema enpresak ekoiztu digu, fatxadetarako berezia. Ikasleei eskerrak eman beharrean gaude zurgintza mintegia, egin duten lan eta esfortzuagatik, millesker. Eta zorionak eginiko lan guztiagatik !!




2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

KUTXA SARIAK 42. EDIZIOA !!

Gure ikasle Jurgi Urangak Kutxa saria jaso du Donostian.
Dualeko nota altuena kontutan artu da Gipuzkoa mailan instalazioa eta altzari hornikuntza arloan. Zorionak Jurgi !!