2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

UROLA IKASTOLAKO ZUR ETA ALTZARIGINTZA ETA DONOSTIAKO ARKITEKTURAKO IKASLEAK ELKARLANEAN !!



WOODTEKTURA PROIEKTUA

Woodtektura, 2016ko martxoan Cluster Habic-ek martxan jarritako proiektu innobatzaile bat da. Habic, Euskadiko zur diseinu eta ekipamenduaren klusterra delarik. Bertako parte da Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegia eta zuraren sektoreko enpresa garrantzitsuenak ere klusterrean sartuta daude. Sektorearen konpetitibitatea  nahiz garai berrietarako transformazioa aurrera eramatea ditu helburu.

Une honetan Woodtektura proiektuaren parte gara:

-                 Donostiako Arkitektura eskola (ETSASS UPV/EHU)
-                 Urola Azkoitia-Azpeitia Ikastolako Zur eta altzarigintza mintegia
-            Cluster HABIC




Aurrerago, fabrikazio fasea hasten denean zur eta altzarigintza sektoreko enpresa desberdinek parte hartuko dute.

Proiektu amankomun bat egitea da helburua, Arkitektura eskolako 4.kurtsoko ikasleen eta Zur eta Altzarigintza zikloko 2.kurtsoko ikasleen artean. Lehenik diseinatu eta ondoren fabrikatu, eraiki eta instalatuz 2016-17 kurtsoan zehar. DESIGN&MAKE zurean.



PROIEKTUAREN PROPOSAMENA:

INDUSTRIALIZATURIKO INGURUNE BATEAN, ETXE JASANGARRI MODULU BATEN PROTOTIPO BAT ERAIKITZEA

Eskala errealean, 25-30m2-ko etxebizitza jasangarri bat eraikitzea, espazio edo eraikuntza industrial bat eraberrituz, produkzio sistema industrializatu bat sortuz, ezaugarri beretsuko beste edozein lekutara esportagarria dena.
Fabrikazio eta eraikuntza prozesua Urola Ikastolako Azkoitiko eraikinean egingo da.


.