2018(e)ko irailaren 16(a), igandea

MATRIKULA GARAIAN GAUDE ORAINDIK, URRIAK 11 AZKEN EGUNA , ANIMATU !!

2018-2019 ikasturtea hasi berri dugu eta plazak libre daude. Irailean jada 3 enpresen deiak jaso dugu kontratua egiteko asmoarekin eta ez dugu ikaslerik eskari hau betetzeko. Pasa den ikasturtean ere enpresen eskaria bainan ikasle gutxiago izan ditugu praktiketan, badirudi zur arloa berpizten hasi dela eta ikasleek lanean jarraitzen dute. Dual aukerak ere eragina izan du, enpresak oso gustora agertzen dira aukera honekin, ikasleak beren beharretara prestatzen bait dituzte eta ondoren kontratua egin ohi die. Azken ureteetako datoak adibidez, ikasle guztiak %100 lanean daudela da, ez da seinale txarra.
Aurten Erdi mailako Instalazio zikloa eta eskaintza partzialeko Goi mailako Diseinua eta Altzari hornikuntza zikloak daude, animatu !!
Egurrak bai du etorkizuna !!