2017(e)ko apirilaren 30(a), igandea

Cluster Habic.ekin beste proiektu batetan elkarlanean !!

PROIEKTU BERRIAK:

Umeen Aulki Jokuak !!



Zur eta Altzarigintza Mintegiak beste proiektu batetan ere parte artu du Cluster habic.ekin batera eta Basque Living.en barne. Umeentzako aulki bereziak mekanizatu dira Zenbakizko Kontrol makina bidez Urola Lanbide  Eskolan ikasleekin eta ondoren Tabakaleran antolatutako umeen tailerretan erabili dira. Egituratxoak muntatu dituzte beraien irudimena landuz. Bakoitzak bere eserlekua pertsonalizatu du eta margotu ondoren etxera eraman dituzte. 







Argazki gehiago ikusi nahi badituzue hemen duzue esteka:


 https://www.flickr.com/photos/clusterhabic/sets/72157681029020860/with/33320968984/

WOODTEKTURA: EKOETXEAREN LANAK AURRERA !!


Proiektuko lanak aurrera doaz. Oraintxe ikasleak praktiketan daude eta hauek dira 2017.an egin den lanaren argazki batzuk. Datorren ikasturtean jarraituko da proiektua bigarren mailako ikasleekin.