2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

LARRAÑAGA zerrategira bisitan


2013ko Abenduan Zur eta Altzarigintza mintegiko 1go eta 2. ikasturteko ikasle zein irakasle, Azpeitiko Larrañaga Zerrategian egiten duten lanaren prozesua ikusten egon ginen. Larrañaga zerrategia Euskadiko zerrategi handienetakoa da eta bertan batez ere Insignis pinua edo Radiata pinua lantzen dute. Zuraren lehenengo transformazio sektoreko prozesu guztia lantzen dute. Pinudi batera joan eta zuhaitzak moztu, garbitu eta klasifikatzen dituzte. Prozesu honen ondorioz sortutako enborrak Azpeitian duten egoitzara eramaten dituzte bertan hauek hobeto landu ahal izateko. 





Enborrak prest daudenean tabloietan bihurtzeko zerratu eta klasifikatu egiten dituzte bertan. Lehortzen uzten dituzte hezetasun egokia hartu arte eta gero prest daude edozein arotzek bere lanetan erabiltzeko. 




Urola ikastolako ikasleak,  ikusi eta ikasi zutenarekin oso gustora azaldu ziren. Bertan ikusi baitzuten zein den zuraren prozesua gure eskutara iritsi arte. Gero ikasleak tabloi horiekin zenbait eraikuntza eta altzari egiten dituzte eta bai fabrikaziorako bai instalaziorako erabiltzen dituzte. Asmatu genun.

Argazki gehiago