2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

EGOIN ENPRESARA IRTEERA !!!

Urriak 14.an Ea.n izan gara, Egoin enpresan bisita egiten

Egoin enpresa, Ibarrangelu eta Ea artean dagoen Natxitua auzoan dago kokatua, Bizkaian.
Zurezko eraikuntzetan eta eraikuntza mistoetan aitzindaria da estatu mailan.
Egurrezko eraikuntzaren abangoardian duten posizioa hiru ardatz nagusitan oinarrituta dago:
  • Kohesio, esperientzia eta prestakuntza handiko taldea
  • Teknologia aurreratua
  • Moldagarritasuna
Zurezko egiturekin lan egiten dute, batez ere, Moduluzko eraikuntza, Egitura Arina, Egitura Astuna eta Kontra laminatuzko (CLT) egiturak dira erabiltzen dituzten teknika nagusiak. Hauetaz gain Eskailerak, Zoruak eta Zurezko Egiturekin zerikusia  duen guztiarekin lan egiten dute.
Hauek dira beraien lanetako batzuk.


 







EGOIN enpresan eginiko bisita eta argazkiak !!

Lehenik diseinu instalazioak ikusi ditugu eta bertan nola lan egiten duten azaldu digute. 2. mailako ikasleek, beraiek klasean erabiltzen duten diseinu programarekin enpresan nola lan egiten den ikusi dute.



Ondoren, fabrikazio gunera joan gera eta bertan zura lantzeko makinak lanean ikusi ditugu eta egurra ZKM (CNC) bidez nola mekanizatzen duten.

 

 









Diseinatu eta mekanizatu ondoren muntaketa nabea eta biltegia ikusi ditugu. Bertan moduluak prestatzen dituzte ondoren kamioietan eraman eta obran muntatzeko. Horrela, fabrikazio-muntaia epea oso txikia izatea lortzen da, eraikuntza "tradizionalean" baino epe dezente motzagoak lortuz.



Zurezko eraikuntzak fabrikatzeko prozesu guztia ikusi dugu; Cadwork programarekin diseinatu, Ondoren ZKM.an mekanizatu eta instalatzea ahalbideratzen duen prozesu osoa.
Oso interesgarria izan da bisita hau, Urola Ikastolan erakusten diren Zur eta Altzarigintzako bi zikloekin zerikusi handia baitu enpresa honek, "Arotzeria eta altzarigintza" eta "instalazioa eta altzari hornikuntza" zikloak hain zuzen ere. Bertan guk erabiltzen ditugun Cad/Cam programak erabiltzen dira, bai diseinuan eta baita fabrikazioan ere.
Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegian apustu handia egiten ari gera gure ikasleak azken teknologia aurreratuenekin prestatuta atera daitezen lan mundura. Aurreko ikasturtean Zenbaki Kontrol Makina (CNC) martxan jarri genuen eta Alphacam programa ere ezarri genion, Fresagailu mekanizaziorako "punta-puntan" dagoen diseinu programa. Aurtengo ikasturtean berriz, Zurezko egituren diseinurako munduan aitzindaria den programa ezarri dugu, Cadwork programa alegia. Horretarako gela berria  atondu dugu eta aurreko ikasturtean bezala, aurtengoan ere irakasleak aurretik ongi formatu gera ikastaroen bidez, adibidez iraila hasieran egindako "Cadwork maila aurreratua" ikastaroan. Dagoeneko ikasleak Cadwork programarekin lanean dabiltza.










2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

ZUR ETA ALTZARIGINTZA 2013/2014 LANBIDE IKASTAROA PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA

                
Hemen duzue 2013/2014 ikasturtean, zur eta altzarigintzan, langabetuentzako LANBIDE ikastaroan eginiko lana. Profesionaltasun ziurtagiria lortu dute. Amaitu dute eta ederra benetan eginiko lana !! Eskerrak Iñigo Odriozola.ri !! Jausoro Aroztegia, Azkoitia.

                                                

2014 / 2015 IKASTURTEA


     Indarrean hasi dugu 2014/2015 ikasturte hau. Aurten, 2.mailako ikasleek Fabrikazio zikloa bukatuko dute eta bertan beste hainbat gauzen artean 3 ardazdun makina baten bidez zenbaki kontrolez programatzen eta mekanizatzen ikasiko dute, zehazki fresatzailearekin. Ikasleek ahalik eta maila altuena lortzeko, irailean, Urola ikastolako Zur Mintegiko irakasleek ikastaro bat egin dugu, gure prestakuntza hobetuz eta era berean ikasleek teknologia berrienekin lan egiteko aukera izan dezaten.

              Hemen duzue Zenbakizko kontroleko makinaren bideo bat adibide gisa.



ALPHACAM  IKASTAROA

Prestakuntza saio hau, Zur eta Altzarigintzako irakasleek Gernikako Barrutialde institutuko irakasleekin batera egin genuen. Ikastaroa, Zenbaki Kontroleko makinen erabilpenerako, diseinatzeko eta programatzeko erabiltzen den software bati zuzendua izan zen, Alphacam. Programa hau zuraren industrian gehien erabiltzen denetako bat da eta aurreratuenetakoa, 3 eta 5 ardazdun makinen erabilpenerako oso baliagarria.







 ELKOR ENPRESARA IRTEERA

Azaroan Zur eta Altzarigintzako ikasleekin Zumaiako Elkor enpresan egon gara erakusketa batean. Elkor.ek, gaur egun egurrerako dauden makina erreminta aurreratuenen banaketa eta muntaiak egiten ditu. Zumaian dituzte beraien instalakuntzak eta bertan erakusketak, prestakuntza saioak eta makinen erabilpena azaltzen dituzte. Material berriekin erabiltzen dituzten erreminten azalpena ere egin ziguten.