2018(e)ko irailaren 16(a), igandea

MATRIKULA GARAIAN GAUDE ORAINDIK, URRIAK 11 AZKEN EGUNA , ANIMATU !!

2018-2019 ikasturtea hasi berri dugu eta plazak libre daude. Irailean jada 3 enpresen deiak jaso dugu kontratua egiteko asmoarekin eta ez dugu ikaslerik eskari hau betetzeko. Pasa den ikasturtean ere enpresen eskaria bainan ikasle gutxiago izan ditugu praktiketan, badirudi zur arloa berpizten hasi dela eta ikasleek lanean jarraitzen dute. Dual aukerak ere eragina izan du, enpresak oso gustora agertzen dira aukera honekin, ikasleak beren beharretara prestatzen bait dituzte eta ondoren kontratua egin ohi die. Azken ureteetako datoak adibidez, ikasle guztiak %100 lanean daudela da, ez da seinale txarra.
Aurten Erdi mailako Instalazio zikloa eta eskaintza partzialeko Goi mailako Diseinua eta Altzari hornikuntza zikloak daude, animatu !!
Egurrak bai du etorkizuna !!

2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

GITAR EGILEEN TOPAKETA !!


 Ekainaren 6an “Gitarra egileen topaketa” egin genuen Izarraitz Lanbide Heziketako zurgintzako tailerrean. Hogei lagun pasatxo bildu ginen eta giro aparta egon zen. Gipuzkoako herri desberdinetatik etorri zen jendea, baina, izan zen bizkaitar bat ere, Santurtzitik etorria hain zuzen ere.
 Egile bakoitzak bere lanak erakutsi zituen eta musika tresna asko ikusteko aukera egon zen: gitarra klasikoak, elektrikoak, baxuak, biolinak eta anplifikadoreak. Hauek probatzeko aukera ere izan genuen eta harrituta geratu ginen musika tresnen maila onarekin. Argi geratu zen Euskal Herrian alor honetan edozer gauza egiteko gai garela. Gitarra egileez gain gitarra zale batzuk ere etorri ziren eta hauen balorazioa ere oso ona izan da. Topaketaren arrakasta ikusita beste bat egiteko asmotan geratu gara. Gainera gitarra egileen artean taldetxo bat egin dugu eta norbait interesaturik egongo balitz talde horretan sartzeko gitarragintza@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea besterik ez du behar.
 Izarraitz Lanbide Heziketako langile guztien partez eskerrak eman nahi dizkizuegu etorri zineten guztiei eta baita etorri ezin izan zenutenei ere. Eskerrik asko! Topaketa bikaina egin genuen. 

Lotura honetan duzue euskadi irratian, faktoria saioan egin ziguten elkarrizketa entzungai ...





2018(e)ko maiatzaren 26(a), larunbata

PROIEKTU BERRIA - TINYHOUSE - ETXETXO MUGIKORRA !!

 Proiektu hau Teknikari esker, hiru probintzietako lanbide heziketa zentroen arteko elkarlan bat da. Arlo ezberdinetako ikastetxeak daude, eraikuntza, egurra, hotza eta beroa, energia, domotika eta robotika ... Ikasturte honetan hainbat bilera egin ditugu eta diseinua prestatu degu. 2018-2019 ikasturtean eraikitzeko asmoa dago eta gure mintegiak ere parte artuko du eraikuntza innobatzaile honetan. Asmoa eraikin eraginkor eta jasangarria izatea da eta edonork bere autoarekin eraman dezakeen erremolkea. Etxebizitza minimoa izango da eta mugikortasun urriko pertsonentzat moldatua, domotika eta robotika erabiliko dituena.

2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

WOODTEKTURA PROIEKTUA !!

Ikasturte honetan ere ikasleak ekoetxean jo eta ke ibili dira lanean. Beste urte erdi bat pasatu ondoren ikasleak praktikak egiten daude enpresetan. Aurten Ekoetxearen aurrealdea (fachada) nolakoa izango den erabaki da. Aurreko urtean bezala Donostiako arkitektura eskolako ikasleek proiektu batzuk aurkeztu dituzte eta bat irten da garaile. Ondoren guk Cadwork 3D bidez diseinatu dugu eta irailetik aurrera instalatzeko asmoa dago.
Hemen diseinuaren eta lanen argazki batzuk. Ondoko loturan lanen bideoa ere ikusgai duzu:    https://youtu.be/dF93uoRQaCo







2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

Ciudad de Irun eta Badajoz.eko Cadwork leihaketan garaile !!


Lehenengo saria irabazi du Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle batek Irun hiriko proiektuen lehiaketan. Zurgintzari lotutako proiektuak aurkeztu behar ziren lehiaketara eta Jurgi Uranga ikaslearen lana izan da onena CadWork programarekin egindako proiektuen atalean. Ezkioko Igartubeiti baserriaren egitura aurkeztu du Jurgik lehiaketara eta erakutsi du zuztarrak ahaztu gabe egin daitekeela aurrera zuraren teknologian. Bejondeizula Jurgi eta zorionak Izarraitz Lanbide Heziketako irakasle, langile eta, noski, ikasleen partez. Zuek egiten duzue gure eskola handi.

 

KITARRA EGILEEN TOPAKETA EKAINAK 06 .an 18:30 .etan !!


2018(e)ko apirilaren 2(a), astelehena

EUSKOSKILLS LEIHAKETA 2018 !!

Martxoan, Zur eta Altzarigintza mintegiko ikasleek Euskoskills 2018 leihaketan parte artu dute Donostiako Easo Politeknikoan. Giro bikainean leihatu dute Gasteizko eraikuntza, Bidasoa Irun, Easo eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek Zur eta altzarigintza arloan. Gure ikasle Ibai Etxabe Oikiarra bigarren geratu da leihaketan. Hemen dituzue argazki batzu.

ZORIONAK JURGI, GORANE, XABIER ETA IBAI !!

2018(e)ko martxoaren 5(a), astelehena

Zenbaki Bidezko Kontrol Makina CNC Hobetuz ikastaroa !!

         APIRILA BUKAERAN HASIKO DA 80 ORDUTAKO IKASTAROA


HOBETUZ ZKM IKASTAROA:

Ikastaro honetan SCM Routomat Zenbaki kontroleko fresagailua erabiltzen ikasiko da.
-        ISO hizkuntzan programatzen ikasiko da, Fagor, Num …
-        Diseinuzko Alphacam programa erabiliko da automatikoki programatzeko.
-        Makinaren maneiua ikasiko da ariketa eta pieza ezberdinak eginaz.

CURSO CNC HOBETUZ:

En este curso se aprenderá a utilizar la fresadora de CNC de SCM Routomat.
-        Programación en el lenguaje ISO, Fagor, Num …
-        Para la programación automática se utilizara el programa de diseño Alphacam.
-        Manejo de máquina de CNC y fabricación de piezas y ejercicios.