2017(e)ko urtarrilaren 1(a), igandea

IRAKASLEEN FORMAKUNTZAREN JARRAIPENA



Pasa den hilabetean Urola Lanbide Eskolako zur eta altzarigintza mintegia Italian egon da egurrezko egituren eta etxeei buruzko ikastaro bat egiten. Honekin jarraipena eman dio azken hiru urteetan egin duen apustuarekin, egurrezko etxeak eta etxe jasangarriak espezialitatean murgiltzea.

Formakuntza Saioa etxeen erosotasun edo konfort.ari buruz izan da gehienbat, baita egituren burdineria eta material berriei buruz ere. Oso teknikoa izan da ikastaroa bainan asko ikasi dugu. Enpresa ezberdinetara ere bisitak egin ditugu. Eta azkenik Trentino herrialdeko Lanbide Heziketa Institutu baten ere egon gera, C.F.P. ENAIP VILLAZZANO, ea beste proiekturen bat irteten den hortik ere. Izugarrizko arrera ona izan genuen eta elkarlanean lan egiteko prest agertu ziren.

Talde bikaina osatu dugu irakasleen artean, sei irakasle egon gera institutu ezberdinetatik eta Teknikako kide bat. Eskerrak eman behar zaizkio Teknika.ri bere laguntzagatik, berararen eta erasmus + beken bidez joan bait gara.

Hona argazki batzu:

                                    


                                     Ikastaroa Rothoblaas egoitzan



                                     Enpresa batera irteera




                                    Trentino, Villazzano herrialdeko Lanbide Heziketako irakasleekin
 

 Institutuko tailer areto bat