2018(e)ko maiatzaren 26(a), larunbata

PROIEKTU BERRIA - TINYHOUSE - ETXETXO MUGIKORRA !!

 Proiektu hau Teknikari esker, hiru probintzietako lanbide heziketa zentroen arteko elkarlan bat da. Arlo ezberdinetako ikastetxeak daude, eraikuntza, egurra, hotza eta beroa, energia, domotika eta robotika ... Ikasturte honetan hainbat bilera egin ditugu eta diseinua prestatu degu. 2018-2019 ikasturtean eraikitzeko asmoa dago eta gure mintegiak ere parte artuko du eraikuntza innobatzaile honetan. Asmoa eraikin eraginkor eta jasangarria izatea da eta edonork bere autoarekin eraman dezakeen erremolkea. Etxebizitza minimoa izango da eta mugikortasun urriko pertsonentzat moldatua, domotika eta robotika erabiliko dituena.

2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

WOODTEKTURA PROIEKTUA !!

Ikasturte honetan ere ikasleak ekoetxean jo eta ke ibili dira lanean. Beste urte erdi bat pasatu ondoren ikasleak praktikak egiten daude enpresetan. Aurten Ekoetxearen aurrealdea (fachada) nolakoa izango den erabaki da. Aurreko urtean bezala Donostiako arkitektura eskolako ikasleek proiektu batzuk aurkeztu dituzte eta bat irten da garaile. Ondoren guk Cadwork 3D bidez diseinatu dugu eta irailetik aurrera instalatzeko asmoa dago.
Hemen diseinuaren eta lanen argazki batzuk. Ondoko loturan lanen bideoa ere ikusgai duzu:    https://youtu.be/dF93uoRQaCo







2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

Ciudad de Irun eta Badajoz.eko Cadwork leihaketan garaile !!


Lehenengo saria irabazi du Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle batek Irun hiriko proiektuen lehiaketan. Zurgintzari lotutako proiektuak aurkeztu behar ziren lehiaketara eta Jurgi Uranga ikaslearen lana izan da onena CadWork programarekin egindako proiektuen atalean. Ezkioko Igartubeiti baserriaren egitura aurkeztu du Jurgik lehiaketara eta erakutsi du zuztarrak ahaztu gabe egin daitekeela aurrera zuraren teknologian. Bejondeizula Jurgi eta zorionak Izarraitz Lanbide Heziketako irakasle, langile eta, noski, ikasleen partez. Zuek egiten duzue gure eskola handi.

 

KITARRA EGILEEN TOPAKETA EKAINAK 06 .an 18:30 .etan !!